Aldizkaria / Revista

            Egiar Aldizkaria artearen gaiaren inguruan eta formatu fisikoan sortutako argitalpen proiektua da, teilakaturik ulertzen diren ikerketa eta sorkuntza tandema lantzen dituena oinarrizko interes moduan. Argitalpena testuaren eta irudiaren arteko harremanetan du funtsa, eta arteak natural dituen baliabideak eta moduak erabiliz, lan-esparru baten eskaintza ireki nahi du. Hizkuntzaren inguruko jarrerak testuen jatorrizko plastikak mantentzea defendatzen du, hizkuntza nagusiak euskara eta gaztelania direlarik, orokorrean itzulpenik gabe, zenbait kasu berezietan izan ezik. Gonbidatutako parte-hartzaileekin artearen inguruko sentipen bat partekatzen da, poesia izanik proposamen guztien arteko lotura edo gida, aldizkarian zentzuzko egitura edo narrazio plastiko batean antolatuz. Argitalpenak artikulu akademikotik artelanera hedatzen ditu proposamenak, saiakera-bisuala zein literatura-idazketa barne, artearen jardunbideak sentikortasun eta jakintza moduan sortzen dituen esperientziatik bertatik landuak. Artearen berezko naturak etekin komun bezala propio daukan materia antropologikoa defendatzen du proiektuak, artearen transmisio pedagogikoa ahalbidetzen duen ezagutzaren inguruko hausnarketen bitartez. 

              Egiar Aldizkaria Urtzi Canto, David Pavo Cuadrado, Iker Perez Goiri eta Beñat Krolemek osatzen dute. Hainbat ale argitaratu eta banatu dira egunera arte, liburu-denda, liburutegi publiko, fundazio eta museoetan banatuak, maila lokalean zein estatu eta nazioarte mailan.

          Jorge Oteizaren Quosque tandem…! liburutik ateratako EGIAR terminoak materia donesten eta bizitzaz dohaintzen duen gertaera estetiko baten berri ematen du, gainerako hizkuntzetan baliokiderik gabekoa eta euskararen funtsezko bi erro semantikoen elkartzetik eratortzen dena: EGI– (EGO errotik: eguzki, Jainko, Hegoalde, hegoa-hegala; GO sustraiduna:  goi, garai) eta –ARR (tarte-zulo, huts, zeruko ahurtasuna, harri hitzaren sorburu, eta zehazki, bertan egindako zulogunea). Harrian gauzatzen den Egia. Eliza eta parlamentu primitiboak.

             EGI haraindiko gertaera baten adierazlea da, goreneko gertakariarena (GO), Jainkoa edo Egia. ARR gertaera argitzen (ARR-gitu) duen materiaren adierazle, harria. Hauek dira aldizkari honen zutabeak (mugARRiak, zedARRiak, metARRiak eta pilAReak), berorren oinARRiak eta euskARRiak, Hegoaldeko argirantz (ARRgi, Eguzki), hegaldian, gidatuko gaituztenak, hARagitutako Jainkoa (ARR-EGIztatuta?).

               EGIAR-rek paperezko errekaren uharri-hitz izan gura du, ebaketa zuhurraz materia eragingo duena, egiak uretatik burua atera dezan, arnasketa ahalbidetuz, artearen esparrutik bizitzaraiko: gorantz pisua daukan letra izan nahi du.

***

              Egiar  Aldizkaria es un proyecto editorial de revista en formato físico con temática en torno al arte que trabaja en el tándem formado por la investigación y la creación en arte como intereses principales, comprendiéndose imbricados. La publicación se particulariza en la relación que se establece entre la imagen y el texto, extendiéndose al interés de ofrecer un espacio de trabajo donde los medios y los modos utilizados sean los entendidos como naturales en arte. El posicionamiento idiomático defiende la conservación de la plástica original de los textos, siendo euskera y castellano los principales, no ofreciéndose traducción salvo en casos específicos. Los participantes invitados son aquellos con los que se comparte un sentir respecto del arte, siendo la poesía el hilo conductor entre las distintas propuestas, organizadas en la revista en base a una estructura de sentido o narración plástica. La publicación abarca desde el artículo académico a la obra de arte, pasando por el ensayo visual o la escritura literaria, abordándose desde la experiencia que la práctica artística genera como sensibilidad y saber, defendiendo la materia antropológica propia de su naturaleza en tanto que ganancia común, y mediante la reflexión generadora de un conocimiento que propicia la transmisión pedagógica del arte.

              Egiar Aldizkaria lo conforman Urtzi Canto, David Pavo Cuadrado, Iker Perez Goiri y Beñat Krolem. LA revista ha sido distribuida en librerías, bibliotecas públicas, fundaciones y museos, a nivel local, estatal e internacional.

                El término EGIAR, extraído de Quousque tándem… ! de Jorge Oteiza, da cuenta de un acontecimiento estético que es consecuencia de una acción por la cual la materia queda consagrada, artificiada, dotada de vida, sin equivalente en otros idiomas, consecuencia de una corrupción fonética entre dos raíces semánticas fundamentales del euskera: EGUI– (de EGO: sol, Dios, Sur o ala; a su vez derivado de GO: arriba, alto) y -ARR (hueco, vacío, concavidad celeste; que deriva en harri: piedra, específicamente, oquedad en esta). Verdad en la piedra. Iglesia y parlamento primitivos.

                EGI alude a un acontecimiento, trascendente, alto (GO), la Verdad o Dios. ARR a la materia donde se (des-)vela lo acontecido, la piedra (ARRI). Estos son los pilares (mugARRi, zedARRi, metARRi, ¿pilARR?) sobre los cuales quiere sustentarse (oinARRI, euskARRi) esta revista, que nos guiarán en el vuelvo (EGAN) hacia la luz (ARGI, EGUZKI) del Sur (EGO), el Dios (EGI) encarnado (hARagiztuta ¿ARR-EGIztuta?).

            EGIAR quiere ser la palabra-canto rodado del ARRoyo de papel, cuyo corte certero produzca una activación de la materia con la que la Verdad saque la cabeza del agua y nos permita respirar desde el arte para la vida: quiere ser letra que pese hacia lo alto.

Imagen1

Anuncios